Baztarrika Gaztak - Quesos - Gabiria - Gipuzkoa

Baztarrika Baserria



Baztarrika baserria Goierri eskualdearen bihotzean dago, paisaia natural paregabeaz inguratuta. Artzaintzak, bizimodu gisa, Baztarrikako txoko eta larre guztiei bizitza eman die, hiru belaunalditan. Gabiriako herriaren ondoan egin ziren ardiak zaintzeko eta gazta egiteko baserria eta instalazioak. Goierriko balkoia deitzen diote Gabiriari.


Eli eta Asier senar-emazteek gobernatzen dute Baztarrika gaztandegia. Ardi gazta egiten duen hirugarren belaunaldia da Goierriko familia honetan. Dedikazio osoz, ardiei kalitate goreneko lehengaiekin ematen diete jaten, inongo aldaketa genetikorik gabe (transgenikorik gabe).


Idiazabal jatorrizko izendapenaren baitan izendatuta dago gaztandegia. Horrez gain, Artzai Gazta artzain gaztagileen elkarteko kidea ere bada Baztarrika.


Irekita dago asteko egun guztietan; horrela, gure gazta gaztandegitik bertatik eskura dezazun zuzenean.

 

 

 







ELI - ASIER: 943 883 044 / 656 763 595

baztarrika@baztarrika.com


   


Ardi Gazta
Queso de Oveja

BAZTARRIKA BASERRIA