Baztarrika Gaztak - Quesos - Gabiria - Gipuzkoa

Baztarrika Gaztandegira Bisita Gidatuak



Bisita gidatuek, gutxienez, ordubeteko iraupena dute. Ibilbidean zehar, baserriko bizitza ikus daiteke, erakusketa gelan.
Gaztandegiko instalazioak ere ikusgai daude, eta gure gaztak dastatzeko aukera izaten da, sagardoz edo ardoz lagunduta. Bisitari bukaera emateko, 35 minutuko bideo bat ikusi ohi da. Bideo horretan ikus daiteke urtean zehar nolakoa den artzainaren bizimodua Baztarrika baserrian. Horrez gain, inguruko naturaz eta parajeez goza daiteke, Aizkorri mendizerraren magalean eta Gabiriako herritik hurbil.

 

Bisita gidatuak egiteko, erreserbatu egin behar da.

Jar zaitez gurekin harremanetan data erreserbatzeko eta tarifa zehazteko 943 883 044/656 763 595 telefonoetan.
Nahiago baduzu, e-mailez ere idatz diezagukezu: baztarrika@baztarrika.com

 

 

Quesos Baztarrika Gaztak - Gabiria - Gipuzkoa










ELI - ASIER: 943 883 044 / 656 763 595

baztarrika@baztarrika.com


   


Ardi Gazta
Queso de Oveja

BAZTARRIKA BASERRIA